Erdi Aroa irudikatzen duen azoka izango da aurten ere

Ubane Madera 2008ko urt. 30a, 18:55

Beste urte batez, Erdi Aroko azoka egingo dute Arrasaten. Hitzorduak zehaztu dituzte: maiatzaren 24a eta 25a.

Erdi Aroko azoka hori antolatu eta gauzatzeko enpresa kontratatzeko lehiaketa abiaraziko dute orain. Lehiaketa irabazten duen enpresak 24.500 euroko aurrekontua izango du aurtengo azoka antolatzeko. Jakina, enpresa hori kontratu artean, ezingo dugu jakinarazi zein ezaugarri izango dituen Erdi Aroko azokak aurten.


Hori bai, enpresa hori aukeratzeko orduan, Udalak orain arte baloratu ez duen ezaugarri bat baloratuko du: enpresak egiten duen eskaintza herriari eta herriaren errealitateari moldatzea.

Edo bestela esanda, baloratuko du aurkeztutako proposamenean herriko kultura baliabideak kontuan hartzen dituzten, udalerriaren egitura geografikoa kontuan hartzen duten, Arrasateren gaineko Historia lantzen duten, mitologia kontuak aztertzen dituzten eta halako ezaugarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak