Maritxu Kajoi egunean kale agerraldia deitu dute eraso sexistak salatzeko; 19:00etan da hitzordua, Herriko Plazan. Eraso sexistei erantzun! da erabiliko duten leloa. Aurtengo eskapularioak ere gai bera landu du.
"Udan zehar eraso sexista askoren berri izan dugu zoritxarrez: bortxaketak, jipoiak, erasoak, irainak eta baita heriotzak ere. Euretako asko jai giroan gertatu direla kontuan hartuta, eraso horiek salatzeko eta jaak, kaleak eta gauak emakumeonak ere badirela" aldarrikatzeko asmoarekin deitu du Euskal Herriko Bilgune Feministak egubakoitzerako kale agerraldia.
Eskapularioak
Bestalde, aurtengo Maritxutako eskapularioak ere gai bera landu du atzeko alderan izaten duen bertso horretan. Dagoeneko salgai ipini dituzte herriko taberna gehienetan, bi euroren truke.