Eraikuntza berbagai, Arizmendi Ikastolaren eskutik

Ubane Madera 2008ko api. 16a, 20:38
Eraikuntza jasangarria bultzatzeko bidean, jardunaldiak antolatu ditu Arizmendi Ikastolak, Kulturaten. Interesa duen edozeinek parte hartu ahal izango du ekimenean. Izena emateko azkeneko eguna da apirilaren 25a.

Arizmendiko Lanbide Heziketak aurten ere eraikuntzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Maiatzaren 9rako (egubakoitza) egin dute hitzordua, baina apirilaren 25a baino lehen eman behar da izena, honako helbide hopnetan: arizmendi.ikastola.net/eraikuntza. Jardunaldiotan edozeinek parte hartu ahal izango du eta doan dira.


Jardunaldion bidez, "eraikuntza alorreko profesionalei esperientzia eta ikuspuntu desberdinak ezagutarazten" jarraituko du Arizmendik, "eraikuntza jasangarria bultzatuz".

Goiz osoko egitaraua antolatu dute, 09:00etatik 14:00ak arte. Hizlariak eta gaiak, askotarikoak izango dira: etxeko erosotasuna aztertuko dute Fagorreko ordezkariekin, aseguru kontuak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Dekanoarekin; eta, besteak beste, mahai-ingurua izango da, basoen erabileraren gainekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak