Asmoa da ospitale ondoan dauden pabiloi gehienak botatzea. Eta haien pareko lursailean, aparkaleku moduan erabiltzen den horretan, eraikin, kale eta biribilgune berriak egitea.
Kale eta biribilgune berriak
Hain zuzen, kale berria egingo dute ospitalea eta fabrika-gunea banatzeko. Nafarroa etorbidetik izango du sarrera. Eta biribilgunea ere eraikiko dute Nafarroa etorbidea kale berriarekin lotzeko. Era berean, Musakolatik datorren bidegorriak jarraipena izango du kale berriaren paralelo.
Berritasunekin segituz, eraikin berria ere egin gura dute, jarduera ekonomikoetarako. Kale berriaren paralelo kokatzea da asmoa, ospitalearen eraikinarekin lerrokatuta.
395 aparkaleku
Eta Zalduspe eremuaren ordenazioa borobiltzeko, aparkalekuak ere egokitu gura ditu Udalak: 395: 127 bide publikoan, 230 eraikin berrian (azpiko aldean) eta gainerakoak esparruko zerbitzuen arabera, "eremu horren beharrak asetzeko izango dira, ez ospitale-gunearenak", azpimarratu du Udalak.
Plan berezia jendaurrean
Esandako hori guztiori, baina, hasiera fasean dago; hau da, gune hori zelan ordenatu erabaki dute, Plan Berezian. Orain, plana jendaurrean ipini dute, hogei egunez, gura duenak kontsultatu eta alegazioak aurkez ditzan.