Erabil daitezke lur azpiko zazpi edukiontziak

Asier Alkorta 2007ko eka. 11a, 12:04
Uste baino luzeago iraun dute lanek. Hasieran, Udalak hiru hilabete inguru aurreikusi zituen edukiontziak ekarri eta lurperatzeko. Azkenean, egin beharreko proba guztiak egin eta gero, erabilgarri daude Ilargi plaza parean jarrita zeuden edukiontziak.

Zazpi dira edukiontzia berriak: lau, etxeetako zabor organikoarendako; bat, paper eta kartoiarendako; beste bat, beirarendako; eta azkena, plastikok eta latendako. Gainerako edukiontzietako zaborrarekin batera jasoko dute lurperatutakoena ere.


Dena dela, Ilargi plaza inguruko hainbat tabernarik jakinarazi digute edukiontziaren ahoa txikiegia dela zabor poltsa handiendako; hoartaz, ezin dituztela edukiontziak gura beste ibili.

Legezko edukiontziak

Horren gainean Udalera jo dugu, eta udal ordezkariek azaldu digute jarritako edukiontziak legezkoak direla, gainerako herrietan dauden modukoak. Horrekin batera, Udaleko ordezkariek gaineratu dute edukiontziei aho handiagoak jartzea arriskutsua izan daitekeela.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak