Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohar baten bidez Ezker Batua/Berdeak-Zutik, Eusko Alkartasuna eta Aralar udal taldeetako bost zinegotziek "alkatearen berehalako askatasuna" eskatu dute. Galparsoro fiantzarik gabe atxilotu izana "zentzurik gabeko gurpil zoro honetako neurrigabeko erabakia" dela diote zinegotziek eta "egungo egoerari irtenbidea bilatzeko ateak itxi" egiten dituela. Zera ohartzen dute: "Arrasateko herriaren 'duintasuna' ez da itzuliko 'zigor eredugarrien' bidez, bide judizialetatik eratorrita ere. Oharra amaitzen dute azalduz "ez ETAk, ez eta mota honetako erabaki judizialek," ez dutela "benetako demokrazia batek eskatzen dituen giza eskubideen eta proiektu politiko guztien bermerik ematen".