Erabaki dituzte Gobernuko izendapenak

Goiena 2007ko uzt. 20a, 11:20
Hainbat datu aurreratu dizkigu Ino Galparsoro alkateak. Besteak beste, jakinarazi du beraren ondoan, alkateorde lanak betetzen izango dituela Oihana Aranburu lehenengo alkate moduan eta Ander Rodriguez bigarren alkateorde moduan.

Udal batzordeei dagokienez  azken lau urteotan zazpi batzorde izan badira, aurrerantzean hamaika batzordeetan banatuko du lana Udalak. Eta batzorde horietatik zortzi geratuko dira EAE-ANVren eskuetan eta gainerako hirurak EB-Zutik koalizioaren eskuetan.


Adibide batzuk ipintzearren, Hirigintza Sailarekin Ino Galparsoro alkatea arduratuko da. Zerbitzu eta Obrekin, berriz, EAEko Patxi Arburua eta Euskara Sailarekin, EAEko Arkaitz Biain.

Garapen Estrategikoa, berriz, EB-Zutik koalizioaren ardura izango da eta Joseba Ugaldek hartuko du gidaritza. Sail horren barruan landuko dituzte Ingurumena eta Enplegua. Eta Kultura ere koalizio beraren eskuetan geratuko da; kasu horretan, Julia Monjek hartuko du gidaritza.

Asteleheneko osoko bilkuraren aurrerapenarekin bukatzeko Ino Galparsorok jakinarazi du datozen lau urteotan udalbatza elkartuko dela osoko bilkuran hilean behin, orain arte moduan. Zehaztu dute batzar horiek izango direla hileko lehen eguenetan 19:00etan. Gainerako xehetasun guztiak astelehenean lotuko ditu udalbatzak osoko bilkuran.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak