Bide Azpiegituretarako sailarekin harremanetan jarrita, adierazi dute apaingarriak kendu dituztela ez dutelako uste bere ezaugarriak dauden lekurako egokienak zirenik. Argi utzi nahi izan dute baina erabaki honek ez daukala zerikusirik EB-Berdeak taldeak egindako eskariarekin: Alduntitik esan dutenaren arabera, erabakia aurrez hartuta zeukaten, baina gogoratu dute eurek kudeatzen duen errepide sareak 1200 kilometro dituela, eta ahal bezain laister saiatu direla apaingarriak kentzen.
Biribilgune horretan beste elementurik jartzeko asmorik duten galdetuta, Aldunditik adierazi dute ez dagoela ezr erabakita, eta momentuz dagonetan utziko dutela.