Sahararren egoera latza bertatik bertara ikusi eta ezagutu ahal izan dute ibarreko bi lagunek. Bata arrasatearra da, Agurne Juldain, sahararren aldeko NUBI elkarteko ordezkaria. Bestea, berriz, aretxabaletarra da, Olaia Sagredo, sahararren aldeko IESBAA elkarteko ordezkaria. Biak ala biak irailean egin dute Sahararako bidaia. Eta txosten latza ekarri dute esku artean, hainbat sahararren bizipenekin. Xehetasun guztiak kontatu ditu Agurne Juldainek Arrasate Irratian; segidan duzue entzungai.