Lehen gola berehala
Futbol zelai egoera txarrean zegoen baina ez zen aitzakia izan, nahiz eta 3-1eko emaitza gehiegizkoa izan zen. Hasi eta berehala, bigarren minutuan etxekoak aurreratu ziren. Mutrikuarrak erasoan jarraitu zuten eta Mondra taldea berdinketaren bila; baina lehen zatia horrela amaitu zen.
Bigarren zatian, korner jaurtiketa baten ondorioz bigarrena sartu zuten mutrikuarrek; Zaitegiren mutilek ez zituzten besoak jaitsi, eta ekinaren ekinez Mondrak markagailuan hurbildu egin zen mutrikuarren beraien artean aldaratze baten ondorioz sartutako golari esker.
Mondrak lanean jarraitu zuen berdinketaren gola egiteko, eta aurrera jo zuten jokalari guztiek; ondorioz, atzean zulo handia utzi zuten arrasatearrek eta kontraeraso batean mutrikuarrek hirugarren gola egin zuten. Mondra punturik gabe etxera.