Enrike Letona: "Inok babes handia lortu du"

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko maiatzaren 8a

'Erabakia herriarena, Udala herritarrena. Ino askatu' irakur zitekeen herritar talde batek eguerdian egin duen manifestazioan buru zen pankartan. Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera salatu eta Arrasateko alkatearen askatasuna aldarrikatu dute.

Atzerapenakin eta komunikabide askoren presentziarekin hasi da gaur eguerdian Arrasaten egindako manifestazioa. Herriko plazatik abiatu da 20 bat minutu berandu. Jende hilara luzeak hartu du parte eta Herriko plazatik Seber Altubera, Garibaira eta San Andres auzora egin dute. 'Ino askatu', 'PNV Espainiaren morroi', 'utzi bakean' eta Euskal Herriak ez du barkatuko' ohikatu dituzte, besteak beste.

Deitzaileek, balorazio positiboa

Manifestazioari hasiera eman aurretik Enrike Letonak hartu du hitza manifestazioa deitu dutenen izenean. Inok babes zabala lortu duela adierazi du eta grebak izandako jarraipenaren gaineko balorazioa egin du jarraian. Grebarekin bat egin dutenen artean Letonak Udala, Mankomunitatea, Txatxilipurdi, Caldereria Epelde, Giauto, Asmogi, Fagor Arrasate eta Arteman aipatu ditu. Azaldu du komertzio eta taberna mailan dena itxita dagoela. Aipatu du, gainera, greba aurrera atera ez den enpresetan emaitzak oso parekatuak izan direla eta Ederlan jarri du adibide gisa.

    Udaletxean lortu ez dutena azkenean bide judizialetik eraman dute aurrera salatu du. Gaineratu du hori ez dela bidea, bidea Euskal Herrian baldintza demokratikoak ezarriz egingo dela. Horretarako, Espainiak Euskal Herriaren lurraldetasuna eta herritarren erabakitzeko eskubidea onartu beharko dituela. eko

Letonak salatu du greba egun honetan Ertzaintzaren presioa oso handia dela. Goizeko 5etan hasita hainbat lagun identifikatu dituztela esan du eta batzuk batzuk deklaratzera deitu dituztela Bergarako epaitegira.

Gaur iluntzerako, 19:00etarako, beste manifestazio bat dago deituta Arrasaten. Letonak bertan parte hartzera gonbidatu ditu arrasaterrak. "Etxean geldituta ez da ezer lortzen", esan du, "kalera irten beharra dago Euskal Herria eraikitzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak