Enpresendako 46.500 euro bideratuko ditu Udalak, laguntzetan

Ubane Madera 2009ko eka. 30a, 12:22

Arrasateko Udalak asteon zabaldu du enpresendako 2009ko dirulaguntza deialdia. Eskaerak aurkezteko azkeneko eguna abuztuaren 24a izango da. 15 langile baino gutxiago duten enpresek parte har dezakete deialdi horretan.

Kopuruari dagokionez, Arrasateko Udalak 46.500 euro ditu dirulaguntza moduan emateko. Laguntzen helburua da lanpostu egonkorren sorrera bultzatzea. Hori horrela, enpresa batek sortzen duen lanpostu bakoitzarengatik, asko jota, 3.600 euro jaso ditzake. 

Edozelan ere, badaude salbuespenak. Adibidez, tabernek edo antzeko jarduera nagusia duten enpresek ezingo dute deialdi horretan parte hartu. 

Informazio gehiago behar izanez gero, Biztanleen Arreta Zerbitzuan galde daiteke, edo Udal Enplegu Sailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak