Enpresen Laguntzen Programaren 2008ko deialdia

Ubane Madera 2008ko eka. 19a, 14:23
Programa horrek dirulaguntzak ematen ditu Arrasateko enpresa txikietan sortzen dituzten lanpostu egonkorrengatik. Aurtengo edizioan eskaerak egiteko epea atzo (eguena) zabaldu zuten eta abuztuaren 18ra bitartean zabalik egongo da.

Dirulaguntza horretan parte hartzeko baina, baldintza jakin batzuk bete behar dira. Adibidez, enpresek derrigorrez izan behar dute 15 langile baino gutxiago, eta lantokia hemen, Arrasaten. Baina, talde horretatik kanpo geratuko dira, adibidez, tabernak edo antzeko jarduera duten enpresak, partizipazio publikoa dutenak edo bezero bakarra duten enpresak ( fakturazioaren %75).

 

Dirulaguntza kopuruari dagokionez, berriz, Udalak emango duen laguntzaren oinarrizko kopurua izango da 3.500 euro sortutako lanpostu bakoitzeko. Eta enpresak dituen baldintzen arabera, kopuru osoa jaso dezake edo haren zati bat.

 

Hori erabakitzeko, adibidez, Udalak kontuan hartuko du laguntza eskatu duen enpresak egindako inbertsio bolumena, edo enpresa horrek emakumeak, iraupen luzeko langabeak, 45 urtetik gorako langileak edo %33 edo hortik gorako elbarritasuna duten langileak hartu dituen.

 

Kontuan hartuko du, baita ere, enpresa onuradunaren jarduera nagusia nekazaritza edo abeltzaintzako sektoreari badagokio edo merkataritza arloari badagokio. 

 

Eskaerak BAZeko bulegoan aurkeztu behar dira, eta horren harira, kontuan eduki beharra dago abuztuan goizez bakarrik egongo dela zabalik Biztanleen Arreta Zerbitzua. Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago behar izanez gero, Enplegu Zerbitzura jo daiteke.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak