Enpresa munduarekin harremanak sendotzea da Ikerlanek aurkeztuko duen plan estrategikoaren helburuetariko bat

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko eka. 16a, 14:44
Datozen urteetan enpresa munduarekin dituzten harremanak sendotzen ahaleginduko direla esan dute Ikerlan-IK4ko arduradunek. Helburua da lehiakortasuna areagotzea krisi egoera honi aurre egin eta indartuta ateratzeko. Enpresak ikerketa-zentroaren teknologia sozio izango dira berrikuntza planak zehaztu eta aurrera eramaterakoan.

Hori da 2009-2012 urteetarako Ikerlan-IK4  ikerketa-zentroak zehaztu duen plan estrategikoaren helburuetariko bat. Plana gaur aurkeztuko dute urteko batzar orokorrean; gainera, 2008ko emaitza ekonomikoen berri ere emango du zentroak.

Bidelagun izango dira

Komunikatu bidez jakinarazi dute ezagutzak enpresara bide orekatuan zabaltzea dela helburua, aktibitate bat bestearen gainetik jarri gabe. Modu honetan Ikerlan-IK4k enpresak lagunduko ditu berrikuntzaren aldeko apustuan.
Konpromiso honekin hartutako harremanak ez dira puntualak izango. Gura dena da Ikerlan eta enpresak berrikuntza plan estrategikoak zehaztu eta aurrera eramaterako orduan bidelagun izatea.

Diru-sarrerak, gora

Esan behar da, 2008ko datuen artean azpimarragarria dela diru-sarrerak 2,6% puntu hazi zirela, 19,6 milioira iritsi arte.

Diru-sarrera horretatik 11,4 milioi enpresek kontratatutako I+G proiektuetan atera zituzten; gainontzeko 6,9 milioi Eusko Jaurlaritzak lagundutako ikerketetan. Diru-sarreren %21 ekipo ez industrialeko proiektuetan atera ziren; %13 etxetresna elektrikoetako proiektuetan; %14 garraio proiektuetan; %12 ekipo industrialeko proiektuetan; %8 zerbitzu proiektuetan; %6 elektronika proiektuetan; eta, %5 osasun proiektuetan.

Gaur egun enpresekin kontratu bidez egiten dabilen proiektuen artean, 12 proiektu CENIT enpresarekin dabil egiten eta bost, ostera, ETORGAIrekin. Proiektuen aurrekontua da 14,94 milioi eta 2,5 milioi eurokoa, hurrenez hurren.

Diru-laguntzak

Nazioarteko mailan azpimarratu behar da Europako Batasunak, VII. Marco programaren baitan bi proiektu onartu dizkiola Ikerlani. Horrekin,  3 milioiko diru-laguntza ziurtatzen du zentroak, eta gainera, Labonfoil proiektuaren lidergoa. Proiektu horren helburua da sakelako telefonoetan hainbat aukera ezartzea. 


Bestalde, iaz Ikerlaneko 19 ikerlarik iraupen luzeko truke programetan parte hartu zuten; eta, beste bi ikerlari ARTEMISIA eta EUROGIA programetako kide onartu zituzten.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak