Enplegu zerbitzu publikoaren webgunea erabiltzen erakutsi guran

Goiena 2010ko uzt. 28a, 10:28
Internet bidez, bulegora joan barik egin daitezke enplegu zerbitzuarekin egin beharreko guztiak: redtrabaja.es da helbidea. Lanpostu eskaintzak, ikastaroen eskaintzak, kontratuak, langabe txartelak berritu eta oro har, INEMen bestelako zerbitzuen erabilera bideratzeko webgune berria abiarazi du Estatuko enplegu zerbitzu publikoak.

Orain, INEMen izena ematen duten guztiei erabiltzaile izena eta pasahitza ematen dizkiote, eta horren bitartez, Internet erabilita egin ditzakete INEMekin egin beharreko guztiak, bulegora joan barik, redtrabaja.es webgunean

Ikastaroak kulturaten

Bada webgune berria erabiltzen erakutsi edo laguntzeko monitorea ipini dute Arrasaten. Kulturateko informatika gelan dihardu lanean joan den asteaz geroztik. Joxema Bergaretxe du izena, eta bere zeregina da redtrabaja.es webgunearen funtzionamendua erakustea beharra daukan edozein herritarri.
Ikastaro bitartez egiten du hori. Joan den astean hasi eta abendura arte izango diren ikastaro bitartez. Bi orduko eskolak dira: egunero, 10:00etatik 12:00etara. Eta ikastaroak, bi mailakoak: "Horiak eta berdeak. Ikastaro horiak dira Interneten gaineko ezer ez dakitenendako. Eta berdeak, berriz, Internet erabiltzen jakinda, redtrabaja.es webgunea ezagutu gura dutenendako", azaldu du begiraleak. "10 ordu ditu bakoitzak", gaineratu du.

Iraileko taldeak egin barik

Dagoeneko badu ikasle talde bat, 5-6 lagunekoa. Baina horiek asteon bukatuko dituzte eskolak, irailera arte oporrak hartuko dituzte-eta. "Iraileko taldeak antolatu barik daude", dio Bergaretxek. Beraz, norbaitek gura badu halakoren batean parte hartu,orain dauka izena emateko aukera: "Enplegu zerbitzuen bitartez: Udal Enplegu Sailean, Langain, Kutxa Zeharon… halakoetan izena ematen dutenak dira etor daitezkeenak, eta enplegu zerbitzuek eurek bidaltzen dizkidate", azaldu du.

Enpresendako

Bergaretxek gaineratu du enpresendako ere badela redtrabaja.es. Esaterako, enpresek euren lan eskaintzak egin ditzakete webgune horretan, informazioa zuzenean eurek sartuta, Internet erabilita, jakina. Hori egiteko, haiei ere erabiltzaile izena eta pasahitza emanten dizkiete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak