Enplegu zerbitzu publikoaren webgunea erabiltzen erakusteko ikastaroa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko uzt. 27a, 12:55
Enplegu zerbitzu publikoaren webgunea erabiltzen ikasteko ikastaroak jarri dituzte martxan. Aurrerantzean, INEMen izena ematen duten guztiei erabiltzaile izena eta pasahitza emango dizkiete, eta horren bitartez INEMekin egin beharreko tramite guztiak internet bidez egin ahal izango dituzte.

Internet bitartez, bulegora joan barik egin daitezke enplegu zerbitzuarekin egin beharreko guztiak. Lanpostu eskaintzak, ikastaroen eskaintzak, kontratuak, langabe txartelak berritu… INEMeko zerbitzuen erabilera bideratzeko webgunea jarri dute martxan; eta, webgune berria erabiltzen erakusteko monitorea jarri dute, esaterako Arrasaten.

Arrasaten informatika ikastaroak emango dituzte

Kulturateko informatika gelan dihardu lanean joan den asteaz geroztik, eta bere zeregina da redtrabaja.es webgunearen funtzionamendua erakustea beharra daukan edozein herritarrei.

Irailerako izena eman daiteke

Dagoeneko badu ikasle talde bat ; baina, horiek asteon bukatuko dituzte eskolak, irailera arte oporrak hartuko dituzte-eta. Irailerako taldeak antolatu barik dituzte, hortaz, norbaitek izena eman gura badu orain dauka aukera. Enplegu zerbitzuen bitartez eman daiteke izena: Udal Enplegu Saila, Langai, Kutxa Zeharo...

Bi orduko eskolak izango dira: egunero, 10:00etatik 12:00etara.

Enpresek eskaintzak egin ditzakete

Gainera, enpresendako ere bada redtrabaja.es. Esaterako enpresek euren lan eskaintzak egin ditzakete webgune horretan, informazioa zuzenean eurek sartuta.

redtrabaja.es webgunean sartzeko beharrezkoa da erabiltzaile izena eta pasahitza. Horiek INEMen izena ematen dutenei emango dizkiote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak