Enkante publikoa deitu dute, garaje bat saltzeko

Ubane Madera 2009ko urr. 6a, 11:53
Arrasateko Udalak enkante publiko berria deitu du. Kasu honetan, saltzeko daukan produktua garaje bat da, Otalora lizentziaduna kalean dagoena, San Frantzisko biribilgunetik gertu. Irteera prezioa da 45.000 euro.

Otalorako 24. zenbakian dago garajea, 27,27 metro karratu ditu, eta esandako moduan, enkanterako ezarritako irteera prezioa da 45.000 euro. Beraz, enkantean parte hartzen dutenek kopuru hori edo hortik gorakoa eskaini beharko dute. Horrekin batera, 1.300 euro pasatxoko garantia ere aurreratu beharko dute.

Azaroaren 2a baino lehen

Erosketa proposamenak Biztanleen Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira, azaroaren 2a baino lehen. Eta data ondo zaintzea komeni da, izan ere, ez dituzte onartuko epez kanpoko eskaintzarik, nahiz eta demostratu eskaintza Correosen aurkeztu zutela epea amaitu baino lehen.

Azaroaren 11n, irabazlea

Behin epea bukatuta eta eskaintza guztiak jasota, azaroaren 11n zabalduko dituzte, jendaurrean, eta momentuan jakinaraziko dute zeinek eskuratuko duen Otalorako garajea. Eta jakinarazpenetik hilabeteko epean egingo dituzte eskriturak Arrasateko Udalak eta garajearen ugazaba berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak