Arrasateko Udalarekin batera, Itsasmendikoi Fraisorok bi hitzaldi antolatu ditu Arrasaten. Lehen hitzordua bihar, martitzena, izango da. Xabier Estebanek egingo du hitzaldia, 18:00etan, Udala auzoko Ingurumen Eskolan. Bi ordu inguruko hitzaldia izango da eta Xabier Estebanek ondoko gaia jorratuko du, euskaraz: Energia berriztagarriak erabiltzea landa inguruan.
Eguenean, Bedoñan
Bigarren hitzordua eguenean, abenduaren 17an, izango da, 16:30ean, Bedoña auzoko eskola-etxean. Osakidetzako Loreto Santa Maria eta Osalaneko Jose Manuel Bermejo izango dira hizlariak. Riesgos y prevencion en la ultilización de productos fitosanitarios izenburuko hitzaldia egingo dute.