Energia aurrezteko bonbillak oparitu dituzte Seberren

Jon Berezibar 2007ko aza. 13a, 13:27
Energiaren aurreztea bultzatzeko ekimena egin dute gaur, martitzena, Energiaren Euskal Erakundeko ordezkariek Arrasaten, herritar guztiei zuzenduta. Helburua da herritarren artean kontsumo gutxiko bonbillen erabilera bultzatzea eta horretarako doan banatu dituzte bonbillak.

Esandako moduan, hori lortzeko, opariak banatu dituzte martitzen goizean zein arratsaldean, Seber Altube plazan. Lau gauza dituen sorta oparitu dute: 75 watioen baliokide den kontsumo gutxiko bonbilla bat; etxeko argia aurrezteari buruzko gida; ibilgailuendako biokarburanteei buruzko informazio-liburuxka eta autoen doako gidatze-ikastaroei buruzko informazio liburuxka.

Hain zuzen ere, goizean, 10:00ak geroztik egon dira opari sortak banatzen, eta 13:30ak arte izan dira. Arratsaldean, berriz, 15:00etan hasi eta 18:00ak arte ibili dira opariak banatzen.

Opariak jasotzeko derrigorrezkoa izango da nortasun agiriren bat erakustea. Pertsona bakoitzak eraman ditzake bi nortasun agiri. Hau da, pertsona bakoitzak hartu ahal izango ditu bi opari sorta baldin eta bere eta beste norbaiten nortasun agiria erakusten baditu.




ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak