Eneko Ugalde eta Julen Etxabe irabazle Santamasetako Tenis Txapelketan

Usoa Agirre 2010ko ots. 2a, 17:11
Domeka goizean jokatu ziren Musakolako kiroldegian gazteen eta nagusien finalak. Bi partiduak oso borrokatuak izan ziren. Bestalde, Fronteniseko eta Padeleko Neguko Txapelketetan izena emateko epea zabalik dago otsailaren 10era arte.
Gazteetan Julen hasi zen lehen seta irabazten eta Danel, bere jenioa eta kemena erakutsiz, partidari buelta emateko zorian izan zen bigarren seta eskuratuz. Baina azkenik Julenek ondo hasitako lana ederki bukatu zuen.
 
Helduetan, berriz, azkenaldian ibarreko jaun eta jabe diren Jorge Aranes eta Eneko Ugalde bergararrak izan ziren aurrez aurre. Aranesek hartu zuen aurre, maisuki lehen seta poltsikoratuz. Ugalde esnatu zenean, baina, bere golpe indartsuaz baliatuta bigarren seta eskuratu zuen. Hirugarrenean Aranesek bere teknika fina atera zuen berriz ere eta 4-1 jarri zen gainetik. Ez zuen, ordea, lana amaitzerik izan eta Enekori 6-6 berdintzeko aukera eman zion. Azkenik tie breake-an Eneko Ugalde nagusitu zelarik.
 
Nagusien 3. eta 4. postuak ere jokatu ziren larunbatean. Jose Caballerok Iñigo Ciarsolori irabazi ziolarik.

Emaitzak

  • Eneko Ugalde - Jorge Aranes: 3-6 / 6-3 / 7-6 (7-5)
  • Jose Caballero - Iñigo Ciarsolo: 6-3 / 6-4
  • Julen Etxabe - Danel Garcia: 6-4 / 4-6 / 6-3

Fronteniseko eta Padeleko Neguko Txapelketak

Aurki jokatuko dira Fronteniseko eta Padeleko Neguko Txapelketak. Izena emateko ake.tenis@gmail.com helbidera bikotearen izen abizenak eta telefonoak bidali behar dira otsailaren 10a baino lehen. Txapelketak hasierako ligaxka eta ondorengo kanporaketa sistemarekin jokatuko dira otsailaren 20tik aurrera, bikoteka. (Padelean bikote mixtoak ere izango dira).

Tenisean izena emateko aukera

Ake-Tenis elkarteak eta Aukeak eskaintzen dituzten teniseko eskoletan izena emateko aukera badago oraindik, batez ere gaztetxoen taldeak sustatu nahi dira. Zalantzak argitzeko eta izenda emateko, bi helbide elektroniko hauek daude aukeran :

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak