Gizarteratzeko arazoa dutenei baldintza berezi batean lana ematen die Emausek. Udalarekin batera, berrerabileraren kultura sustatu nahi du eta gizarteratzeko errekurtsoak sortu. "Baztertuak izan daitezkeenei aukera bat ematea dugu helburu". Emauseko dendan, ume zein helduendako bigarren eskuko arropa dago salgai momentuz, apirilera bitartean.