Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkarretaratzea

Arritxu Barruso 2009ko azaroaren 25a

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Arrasateko Plataformak deituta elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean Arrasateko plazan; ehun pertsonatik gora elkartu dira bertan. 'Biolentziak hamaika aurpegi ditu' izan da aurten egin duten kanpainaren leloa eta gaurko pankartak zioen 'Emakumeei erasorik ez'. Lurrean gainera, kandela gorriak ipini dituzte. Manifestua irakurri dute eta ondoren aurten antolatu duten film laburren lehiaketara aurkeztutako bost filmak eman dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak