Emakumeendako pala ikastaro berezia antolatu dute

Jon Berezibar 2007ko urriaren 24a

‘Emakumea Pilotari’ delako egitasmoa abiatu du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta azarorako ikastaroak prestatzen dabiltza. Pala ikastaroa martxan ipini gura dute azaroko bigarren astetik aurrera. Helburua emakumeen artean zaletasuna zabaltzea da. 25 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, eguaztenetan izango dira saioak eta guztiz doakoa da. Izenematea kiroldegian bertan egin daiteke urriaren 31a baino lehen.

Ez da egitasmo berria ‘Emakumea Pilotari’ delako hau. 2004ean ekin zion Federazioak eta Arrasate proiektu horren barruan dago Aldundiaren babesarekin. Interesa izanez gero, beraz, hile amaieran bukatuko da izena emateko epea.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak