Emakumeen hormonei buruzko ikuskizuna, zapatuan

Mireia Bikuña 2009ko martxoaren 4a

Organik dantza taldeak Lilas delako ikuskizuna egingo du zapatuan Arrasateko Amaia Antzokian, 19:30ean. Nerabetasuna, amatasuna, menopausia eta aurre-hilerokoaren tentsioaz jardungo dute Pilar de Andres, Helena Golab eta Izaskun Santamaría protagonistak.

Lila kolorea nagusi

Natalia Mongek zuzendutako ikuskizuneko kide guztiak emakumeak dira. Frantsesez lila esan gura duen Lilas izena jarri diote ikuskizunari, feminismoari keinu garbia egiteko asmoz. Era berean, eszenatokian lila kolorea da nagusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak