Horrekin batera, iragarri dute datorren zapatuan, hilaren 13an irteera egingo dutela sagardotegira. Hain zuzen ere, goizean Zeraingo Burdinaren Interpretazio Zentroa bisitatuko dute eta horren ostean Otatza sagardotegian bazkalduko dute.
Sukaldaritza begetarianoa
Eta datorren martxoaren 22an, berriz, sukaldaritza begetarianoaren gaineko ikastaroa egingo dute, Patxi Marina sukaldariaren eskutik.
Halako eta bestelako ekintzen gaineko informazio guztia webgune berrian jasota dutela ere iragarri dute: www.batuelkartea.com.