Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakume txokoak bultzatuta, emakumeen aurkako biolentziaren aurrean jarrera aktiboa izateko hainbat proposamen egiten dituen “Amazonas, mujeres indomables” dokumentala eskainiko dute gaur Kulturaten, iluntzeko 7etan. Maria Galindok, Boliviako Mujeres Creando taldeko kideak egin du eta Buenos Airesko Villa, hau da, herrixka behartsu batetako emakumeak dira protagonistak. Segidan dituzue entzungai, aipatutako dokumentalaren gaineko zehaztasunak.