Emakumeei zuzendutako ekintzak euskaraz burutzeko, osasun gida atera du Ekinek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko urt. 14a, 11:03
Osasun gida atera berri du Ekin emakume elkarteak. Proiektu berria da, eta beraz, oraindik komunikazio kanpainan murgilduta daude. Ahalik eta oihartzun handiena izatea gura dute, batez ere Euskal Herriko beste emakume elkarteen artean. Horien bitartekari lanak egitea da euren asmoa.

Gidaren zabalkundeaz hasteko ikastaro bi antolatu dituzte. Lehena estresaren gainekoa izango da.  Hasieran urtarril erdialdean egin behar bazuten ere, otsail hasierara atzeratu da ikastaroa. Lau saio egingo dituzte: hilaren 1, 3, 8 eta 10ean. Ekineko kide Maite Uribarrenek aditzera eman duenez,  ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa izango ditu. Hala, talde txikitan banatuta, norberaren esperientziak hartuko dira aintzat, horrela Arantzazu Loidi adituarekin estresa gainditu edo txikitzeko estrategiak ikasteko.
Bigarren ikastaroan sexualitatea eta komunikazioa landuko dute bi tailer ezberdinetan. Batetik, komunikabideen bitartez jasotzen ditugun mezuak aztertuko dituzte, eta bestetik, bizitza erotikoa alaitzeko proiektu pertsonala nola garatu zehazten saiatuko dira. Nerea Sanchez arrasatearrak bideratuko ditu tailerrak.
Bi ikastaroak talde txikitan emango dira, Uribarrenek dioenez, “gertukoagoak eta samurragoak” dira-eta. Hala, hamar lagun inguruko taldeak osatuko dituzte. Izenematea zabalik egongo da  urtarrileko azken astera arte. 

Euskara bereizgarri
Ekinek atera berri duen osasun gidaren zeinu bereizgarria euskara izango da. Izan ere, elkarteak uste du emakumeen bizi kalitateari eta osasunari buruzko informazioa euskaraz lortzeko "hutsuneak" daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak