Eskaintza zabala prestatu du Emakume Txokoak udaberriko programan. Hala, maiatza eta ekainerako zinema, antzerkia, erakusketak eta ohiko tailer eta ikastaroak antolatu dituzte.
I. Les-Gay-Trans zinem zikloa
Udaberriko Emakume Txokoaren programako eskaintza interesgarrienetakoa
da II- Les-gay-trans zine forum zikloa. Homofobiaren aurkako jaialdi
labur horretan bi film ikusi ahalko dira: Faith Akin zuzendariaren Al
otro lado (Alemania-Turkia 2008) luzemetraia –maiatzaren 21ean–, eta
Lovinsa Kavuma zinemagilearen Rape for who I am dokumentala
(Hegoafrika, 2008) –maiatzaren 28an. Bi pelikulak Amaia antzokian
botako dituzte, 20:30ean. Pelikulen aurkezpena Aldarte –gay, lesbianen
eta transexualen arreta zentroa– elkarteko kide batek zuzenduko du.
Amaierarako antzerkia
Ekainean, bestalde, Edabe feministak. Eusteko konjuroak izeneko
erakusketa jarriko dute Emakume Txokoaren egoitzan. Emakume
internazionalistak taldearen erakusketa da, hilaren 1etik 11ra zabalik
egongo dena.
Azkenik, ikasturteari amaiera emateko Eta karmele? antzezlana ekarriko
dute Kulturatera. Ekainaren 4an izango da, 19:00etan. Eta noski, ohiko
ikastaro eta tailerrak ez dira falta; argibide gehiagorako Emakume
Txokora jo.