Emakumeei zuzendutako bertso ikastaroa antolatu dute

Leire Kortabarria 2010ko ots. 5a, 17:58
Arrasateko Emakume Txokoak, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen laguntzarekin, emakumeei zuzendutako bertso ikastaroa eta horren gaineko hitzaldi irekia antolatu ditu. Izenemate epea zabalik dago eguenera arte, otsailak 11.

Eskolak eguaztenetan izango dira, 18:00-20:00 ordutegian, eta Estibalitz Alberdi eta Nerea Urra izango dira irakasleak. Otsailaren 17tik martxoaren 17ra bitartean izango da ikastaroa, bina orduko lau jardunalditan banatuta.

Lehenengo jardunaldian (otsailak 17), besteak beste, errima landuko dute; bigarrenean (otsailak 24), neurriaren inguruko ariketak egingo dituzte; eta diskurtso motaren arabera neurri ezberdinen baliabideak eta zailtasunak ere landuko dira ariketen bitartez; hirugarren saioan (martxoak 10), bertsolaritzaren historiaren pasarte esanguratsuak eta bertso ezagunak irakurri, entzun edo aztertuko dira; eta laugarren jardunaldian (martxoaren 17an), ofiziotako saioak aztertuko dituzte, elkarrizketak sortuz, garatu, bertsotan jarri eta elkarrizketaren beraren autodefinizio aukerak ikusiz eta eztabaidatuz. Ikasleen azken agurra idazteko aukera izango da nahi duten doinu eta neurrian.

Ikastaroaz gain, hitzaldi irekia izango da martxoaren 3an Kulturateko areto nagusian, 19:00etan. Maialen Lujanbio, Ainhoa Agirreazaldegi eta Uxue Alberdi izango dira hizlariak.

Izenematea zabalik dago 943 79 41 39 telefono zenbakian, astelehenetik eguenera bitartean 15:00 - 20:00 ordutegian, eta egubakoitzean, 10:00 - 14:00 ordutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak