Arrasateko gizon bat emakumeei gutun lizunak bidaltzeagatik zigortu dute. Epaiaren arabera, bi urteko kartzela zigorra ezarri diote, eta gainera ezin izango da biktimengana hurbildu. Epaiketan adierazi dutenez, gertatutakoaren ondoren, biktimek antsietatea dute eta ezin dute bakarrik egon.
Epaiaren arabera, 2007ko abuztuan akusatuak gutun-azal bat utzi zuen lehenengo biktimaren etxeko gutunontzian. Gutun-azalean argazki pornografikoak eta eduki sexuala zuen eskutitz bat zegoen. Egun batzuk geroago, antzerako gutun-azal bat utzi zuen bigarren biktimaren lanlekuan, eta baita beste bi biktimen autoko atzerako ispiluan eta etxeko bebarruan ere.
Azkeneko kasuan, gainera, akusatuak aitortu zion biktimari jarraitu egiten zuela, eta berarekin egoteko gogoa izanez gero, abisu bat uzteko gutunontzian.