Atzo aurkeztu zuten Emakume Txokoan emakumeendako jabetze eskola. Gipuzkoako lau udalerrik elkarlanean abiatu dutena ekimena da; hain zuzen, Arrasatek, Eibarrek, Irunek eta Hernanik.
Hiru izango dira eskola motak: batetik, landuko dute emakumeen literatura; bestetik, blogak eta komunikazio digitala eta azkenik, jendaurrean zelan berba egin ere landuko dute.Emakume Txokotik ohartarazi dute plazak mugatuak direla eta adi ibiltzeko izena ematerako orduan. Emakume Txokoan bete beharreko inprimaki baten bidez eman behar da izena. Ordutegia da: atelehenetik eguenera arte 15:00etatik 19:00ak arte eta egubakoitzetan, goizez bakarrik: 10:00etatik 14:00ak arte. Telefonoa: 943 79 41 39.