Emakumeak baino, gizonezko gehiago geratu da langabezian

Ubane Madera 2010ko mar. 15a, 10:38
Azken urteotako tendentzia apurtu eta langabe gehienak emakumezkoak diren arren (populazio aktibo txikiagoa delako), langabezia kopurua gizonezkoen artean igo da gehiago. Azken datuen arabera, langabeen %53,42 gizonak ziren eta %46,58 emakumeak.

Igoera horren, "arrazoia da gizonezkoen edo sektore maskulinoan jo duela gogorren, hemengo sektore fuerteenetan: industrian eta eraikuntzan", azaldu du Marga Garmendiak, Udal Enplegu Saileko teknikariak. 

Krisi ekonomikoa lehertu (2008ko irailean) eta berehala sumatu zuten langabe kopuruak gora egin zuela: "Momenturik ikusgarriena urrian-azaroan-abenduan izan zen, baina ez da jaitsi, eta horrekin batera lan eskaintzen gutxitzea etorri zen", dio udal teknikariak.

Lan eskaintza oso gutxi

Okerrena da, baina, lan eskaintzari dagokionez ez dela egoera aldatu: "Zerbitzu sektoreak hartu du mugimendu apurtxo bat berriro. Ikusten gabiltzan lan eskaintzak dira ia %100ean zerbitzu arlokoak (erizainak, denda saltzaileak, hizkuntza irakasleak, ile-apaindegietarako langileak…); industriatik modu puntualean etorri izan da zerbait, baina oso-oso gutxi. Kontuan hartuta tradizionalki eskualde honen ekonomia industrian oinarritu dela modu oso nabarmenenetan, oso kezkagarria da", dio Garmendiak.

Formaziodun langabeak

Langabe kopuruari dagokionez ere egoera ez da aldatu; bai, ordea, langabeen profilari dagokiona; izan ere, krisiaren aurretik langabe gehienak ziren "formazio akademiko gutxikoa, prestakuntza profesional berezi bakoak"; orain, berriz, kualifikazioa dutenen etorrera ere sumatu dute Udalean: "Eta hori berria da, urteetan ez da halakorik egon".

Udal Enplegu Sailak BAZen du harrera egiteko bulegoa (goiz eta arratsalde). Enplegu eskaintzen berri emateaz gain, doako formazioaren gaineko informazioa eta orientazio zerbitzua ere badu.    


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak