Edozelan ere, lanpostu horietako bi dira barne promoziokoak, hau da, Udalean lanean diharduten langileak bakarrik aurkez daitezke. Hori bai, hirugarren lanposturako edozein aurkeztu ahal izango da. Hain justu, Emakume Txokoko dinamizatzailea kontratatuko du Arrasateko Udalak, funtzionario moduan.
Oposizio eta lehiaketa bidez aukeratuko dute funtzionario berria. Eta hor parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. Hain justu ere, 20 laneguneko epea dago izena emateko. Biztanleen Arreta Zerbitzuan eman daiteke izena.