Emakume txokoan ere indartsu hasi dute ikasturtea. 2009-2010ekoa, ofizialki Urriaren 1ean inauguratuko duten arren, dagoeneko zabalik dago aurtengo eskaintzan parte hartzeko epea.
Asko dira aurten ere Emakume txokoak urria eta abendura bitartean antolatutako ekimenak; horietako batzuk, emakumeei zuzenduta daude ikastaroak eta tailerrak kasu, baina gizonei ere zabalik dauden bestelako ekimenak ere badaude, besteak beste, hitzaldiak eta horrelakoak.
Datorren hiru-hilekorako egitaraua zehaztera bagoaz, esan moduan, batetik ikastaroak daude: aisia, osasuna eta garapen pertsonala zein formazioa arlokoak. Eskaintza zabala da, beraz, batzuk aipatzearren, aisiaz lotutakoen artean adibidez, honakoak aurkituko ditugu besteak beste: arte dekoratiboak eta euskal zein ijito dantzak. Osasun arlokoak, berriz, besteak beste honakoak: zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa, menopausiaren gainekoa edo yoga zein pilates ikastaroak.
Ikastaroen zerrendarekin jarraituz, badira beste batzuk ere; horiek “Jabetza eskola”ren barruan daude. Emakumearen izatea indartu eta azpimarratzea dute bereziki helburu. Jabetza Eskolaren egitarauan aurkituko ditugu, bada, honakoak: Komunikazioa eta asertibitatea; laborategi esperimentala, antzerki tailerra eta babes pertsonala emakumeentzat.
Interesa izanez gero, bada, esan moduan, dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, 943 79.41.39 telefonora deitura edo emakumetxokoa@arrasate-mondragon helbidera idatzita edo zuzenean emakume txokoraino hurbilduta.
Emakume txokoaren eskaintza ez da mugatzen ikastaroetara; hori horrela, aurten ere, hainbat dira antolatu dituzten hitzaldi, erakusketa edo antzerki emanaldiak. Hemen duzue eskaintza osoa ikusteko aukera: