Ordutegia honako hauxe da: astelehenetik eguenera, 15:30etik 19:30ak arte eta egubakoitzean 10:00etatik 14:00ak arte. Prezioa, berriz, da 30 euro, 15 langabeendako eta 36 Arrasatekoak ez direnendako. Ikastaroak irailaren 22an hasiko dira, abenduaren 19ra arte, salbuespen birekin: gaur egungo dantza eta gizonei zuzendutako komunikazioaren ikastaroak urrian hasiko dituzte.
Horrez gainera, jakina, hilabete bakoitzerako antzerki, mahai-inguru, hitzaldi eta halako ekitaldiak iragarri ditu Emakume Txokoak. Hain zuzen, abendura arteko ekitaldiak lotuta dauzka dagoeneko.
Informazio gehiago behar izanez gero, telefonoz dei daiteke honako zenbakira 943 79 41 39.