Beste hiru ikastaro ere antolatu dituzte udazkenean. Yoga hastapen-eskolak egongo dira, asertibitatea eta komunikazioa lantzeko ikastaroa, zainketa lanak egiten dituztenentzako beste bat eta dantza garaikidea ere landuko dute. Tailer bat ere prestatu dute emakumeen autonomia lantzeko. Urri amaiera izango da. Xehetasun guztiak jakin edota egun eta ordutegiak kontsultatzeko Emakume Txokora bertara jo besterik ez dago, Uarkape pilotaleku osteko eraikinean dago Emakume Txokoa.
Erakusketa, solas eta antzezlanarekin osatu dute udazkenerako egitaraua. Urrian emakume etorkinekin egoera islatzen duen erakusketa ipiniko dute eta emakumeen indarkeriaren aurkako kartelak osatutako bat ere. Juarezeko emakumeen hilketa gaitzat hartuta, berbaldia egongo da azaroan eta abenduan Meva Mare antzezlana egongo da