Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizeko 9:15ean izan da istripua 627 errepidean, Arrasatetik Aretxabaletarako bidean, autobideko lanen inguruan. Nissan markako kamioi batek eta Opel Corsa auto batek talka egin dute. Ondorioz, autoko gidaria zauritu egin da eta Debagoieneko ospitalera eraman dute. Errepideko noranzko bat itxita egon da, baina 10:50ean zabaldu dute.