Emakume baserritar eta artisauen azoka, bete-beteta

Ubane Madera 2008ko ots. 25a, 13:05
Emakume Txokotik jakinarazi dutenez, martxoaren 8an egingo duten emakume baserritar eta artisauen azokarako saltoki guztiak bete dituzte dagoeneko.

45 saltoki ipiniko dituzte Seberren, martxoaren 8an, goizetik eguerdira bitartean. Maite Barreñak, Emakume Txokoko arduradunak azpimarratu duenez, denetariko produktuak izango dira, gainera, azoka horretan. Batzuk Arrasatekoak, Euskal Herrikoak gehienak, baina izango dira Estatutik etorritako zenbait produktu ere.

 

Azokan izango diren baserritar guztiak, adibidez, arrasatearrak izango dira. Eta haiekin batera herriko artisau batzuk ere izango dira. Azokara eramango dituzten produktuen artean, berriz, lora sikuak, gantxiloz egindako produktuak, boj egurrarekin egindakoak, narruzkoak eta abar.

 

Eta kanpotik etorriko direnen artean, berriz, izango dira adibidez, kontserbak, bitxiak, jantziak, beirarekin egindako produktuak, birziklatutako materialarekin egindakoak, jolasak eta adibidez, Kantabriako antxoak.


Etorkinendako saltokiak
Horrez gainera, Emakume Txokotik iragarri dute gorde behar dituztela hainbat saltoki emakume etorkinei begira. Hau da, Ekin Emakumeak elkartearekin elkarlanean, ahaleginduko dira hemen bizi diren etorkinen produktuak erakusteko saltokiak ere izan daitezen martxoaren 8ko azoka.

 

Hori guztia girotzeko, gainera, Emakume Txokoa bestelako ekitaldiak antolatu guran dabil. Adibidez, iragarri du goizean kale antzerkia izango dela eta margolariak kalera aterako direla, margotzera. Arratsaldean, berriz, umeendako jolasak izango dira eta bestelako ekitaldien artean, nabarmendu daiteke, adibidez, iluntzean bideo emanaldi bat emango dutela, Arrasateko emakumeen partaidetza soziopolitikoa aztertzen duena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak