Elurraren ostean, zuloak azaldu dira kaleetan

Ubane Madera 2010eko urtarrilaren 14a

Pasatako denboraleak utzitako herritarren kexu, Udalaren azalpen eta bestelakoez gainera, orain, elurra eta izotza urtu denean, zuloak ere utzi ditu herriko hainbat errepidetan, San Frantzisko Xabier biribilgunearen bueltan, esaterako.

Arrasateko Udalak ikusi ere ikusi ditu, eta iragarri du azterketa egin beharko duela ahalik eta lasterren konpontzeko. "Bageneukan aurreikusita hainbat gune berriro asfaltatzea; lan horiek ezin izan ditugu egin, justu azken asteotako eguraldi txarraren eraginez. Bada orain, berrikusi egingo dugu errepide eta gune horien egoera eta asfaltatzeko obren barruan sartuko dugu elurteak utzitako zuloak ere konpontzea", azaldu dute Obra eta Zerbitzu Sailetik-

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak