Elkartasun Eguna debekatzeko eskatu diote Audientzia Nazionalari

Ubane Madera 2009ko maiatzaren 27a

Audientzia Nazionalari eskatu diote Arrasaten, Hernanin eta Algortan egiteko diren Elkartasun Egunak debekatzea. Dignidad y Justicia, biktimen elkarteak egin du eskaera. Arrasaten ekainaren 6rako antolatu dituzte Elkartasun Egunarekin lotutako ekitaldiak.

Portaloira topaguneak antolatu ohi du Elkartasun Eguna, herriko presoen aldeko ekimen moduan.

Bada, gai horren gainean Ino Galparsoro Arrasateko alkatearekin harremanetan jarrita, hark aditzera eman du oraindik ez dutela eskaera horren berririk, ez komunikabideetatik eta ezta jakinarazpen ofizialetatik ere. Kontuak kontu, oro har, eskaera hori kokatu du "presoen inguruko guztia zigortzeko kanpainaren" barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak