Herriko plazan egin dute elkarretaratzea, arratsaldeko zazpietan hasita. Emakumeei erasorik ez! leloa zeraman pankartaren atzean herritar ugari bildu dira, baita Arrasateko udaleko hainbat zinegotzi ere.
Ustezko hiltzailea, kartzelara
Gaur jakin denaren arabera, eguerdian Donostiako Martuteneko kartzelan sartu dute zapatuan bertan atzeman zuten ustezko hiltzailea. Irungo auzitegiko epaileak baldintzarik gabe bidali du espetxera. Era berean, epaileak egotzi dio Yasmin Rodriguez laguntzera joan zen Juan Pablo Urtizberea irundarrari bi labankada sartu izana.
Medikuen esanetan, Urtizbereak nabarmen egin du hobera. Gaur utzi du Zainketa Intentsiboetako Unitatea, hain zuzen ere.