Halakoei esker, zapatu arratsalde hasieran Biteri plaza zen Arrasaten musika, barre eta zarata gehien batzen zuen gunea. Agerian geratu zen Txatxiliupurdi elkartearen Erdigunea Piztu ekimena badabilela fruituak ematen; eta gazteek eurek ere eskertzen dutela halako zerbait izatea asteburuetan herrian bertan, inora joan beharra izan barik. Horren adibide zapatuko partaide asko "errepikatzaileak" zirela lehenago egindako Erdigunea Piztu ekimenetatik.
Hurrengoa maiatza-ekainean
Orain, Aste Santuko bestelako irteera eta ekitaldiei lekua egin, eta Erdigunea Piztu ekimenaren hurrengo hitzordua "maiatza-ekaina" bitartean egin dute. "Ikasturteari amaiera emateko festa potentea" antolatuko dutela aurreratu dute Txatxilipurdikoek.