Zirkulazioaren etete horren ondorioz, etenda geratuko dira, baita ere, Elizalde kaleko beheko solairuetarako ibilgailuen sarbideak.
Aldez aurretik barkamenak eskatu gura dizkie Udalak Elizaldeko bizilagunei obra horiengatik sor daitezkeen eragozpen eta zaratengatik.
Esandako guztiaren berri emateko, egunotan abisuak ipiniko dituzte Udal langileek Elizalde kalean bertan.