ELAk deituta, Moldcam enpresaren etorkizuna salatu dute hainbat langilek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko abe. 22a, 15:27
ELAk deituta 20 lagun inguru batu dira gaur goizean Arrasateko plazan Moldcam enpresaren etorkizuna salatzeko. Salatu dute egun lantokia dagoen tokian Udalak etxeak egiteko asmoa daukala. Enpresako zuzendaritzak gezurtatu egin ditu ELAren adierazpenak.

Arrasateko plazan egin dute hitzordua goizeko 11etan, ELAk deituta. Lehen Utillajes Uribesalgo zen Moldcam enpresako hainbat langile batu dira han.

Enpresaren ondasun guztiak desagertzen ari direla adierazi dute ELA sindikatutik eta egun lantokia dagoen tokian Udalak etxeak egiteko asmoa duela, gaineratu dute.

Plan industriala eskatu dute

Enpresaren etorkizuna bermatuko duen plan industriala abian jartzea eskatzen dute, eta lantegiarentzako beste kokaleku bat aurreikustea, Arrasaten bertan edo inguruan. Hori da, euren hitzetan, 45 lanpostuak ziurtatzeko modu bakarra.

Zuzendaritzak gezurtatu egin du salaketa

Enpresako arduradunekin harremanetan jarrita, diote ELAk dioena ez datorrela bat errealitatearekin, eta gaineratu dute aski dela udaletxera joatea, enpresa dagoen lurzorua industria-eremu moduan kalifikatua dagoela egiaztatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak