Honako produktuak ekarriko dituzte: Zarauztik, Blasenea haztegiko produktuak. Fruta arbolak modu ekologikoan lantzen dituzte, besteak beste, eta sasoiari dagozkion landareak ekarriko dituzte. Urretxutik, berriz, Aikur Erle Museoan ekoiztutako ezti ekologikoa ekarriko dute, eta Tolosari dagokionez, besteak beste, ahuntz gazta eta esnekiak, Aldabazar baserritik.
Etxekoak
Arrasatekoei dagokienez, berriz, zortzi baserritako produktuak izango dira Seberreko postuetan salgai: Ikutixo, Askasibar, Enuzketa Aldekoa, Gorostiza, Aranguren, Bidasoro, Etxebarri eta Mietza baserrietakoak.
Bestalde, baserritarren azokan poltsa birziklagarriak banatuko dituzte; hain justu ere, Arrasateko Udalak 2.000 atera ditu baserritarren azokako erosleen artean banatzeko, doan, eta Udaletik esandakoaren arabera, "oraindik mordoa daude".