buruz berba egin dute Garaian. Tartean izan da, besteak beste, Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatu Karlos Ormazabal, Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendari nagusi Javier Zarrraonandia eta Bixente Atxa Goi eskola politeknikoko zuzendaria.
Balore lehiakorra
Atxak azaldu du ekodiseinua izan behar dela etorkizunean balore lehiakorra, enpresetan estrategia bihurtuko dena. Ekodiseinua produktu bat diseinatzerakoan hasieratik kontuan hartu behar den kontzeptua dela dio Atxak.
MUn, bost urte
Mondragon Unibertsitateak 2004an sortu zuen Ekodiseinu Gela. Helburua, diseinu iraunkorrean adituak prestatzea da, eta horrela industria-sektorearen eta unibertsitatearen arteko lankidetza-bideak finkatzea. Gela abian jarri zenetik, 22 ikasle pasa dira bertatik, eta 27 proiektu egin dituzte inguruko enpresetan.
Kontsumitzaileak
Baina, kontsumitzaileak non igartzen du ekodiseinuaren ondorioa? "Erosten ditugun produktuak birziklatzeko modukoak dira; materiala birzikla daiteke; energia gutxiago kontsumitzen duten produktuak dira..." azaldu du Atxak.
Masterra
Ekodiseinuan lanean jarraitzeko asmoa dutela azaldu du Atxak;horren harira, datorren urteari begira ekodiseinuan oinarritutako master bat martxan jartzekotan dabiltzala esan digu.