Aurten ere egitarau luzea eta interesgarria antolatu du Arrasateko Udal bibliotekak Liburuaren Egunaren harira. Liburuaren Eguna apirilaren 23an bada ere –Cervantes eta Shakespeare hil ziren eguna ospatzen da–, aste santuan ezik, hil osoan zehar izango da zertaz gozatu Kulturaten eta Santa Marinako bibliotekan.
'Biblioteca en guerra'
Gainera, eguaztenetik dago zabalik Biblioteca en Guerra erakusketa; II. Errepublikan eta 36ko Gerran biblioteka publikoek literaturaren alde egindako lan mardula islatzen du. Erakusketa dela-eta hitzaldi bi antolatu dituzte: Intelektualak eta antifaxismoa Espainiako Gerra Zibilean: zenbait adibide (apirilak 23) eta Pagar por leer en la biblioteca pública (apirilak 30). Ipuin kontaketak, kontalariak eta literatura solasaldiak ere egingo dira.