Ekitaldi sorta Mendi Martxa Arrasatera heltzen denerako

Txomin Madina Milikua 2009ko uzt. 22a, 18:24
Abuztuaren 4ean helduko da ESAITen mendi martxa Arrasatera, eta egun horretarako prestatutako ekitaldien berri eman dute. Ekitaldion aurkezpenean, Debagoieneko hainbat kirolarik hartu dute parte, besteak beste Markel Irizar txirrindulariak, Josu Juan Llodio mendizaleak edo Haritz Kortabarria lasterkariak.

Zegamatik helduko da mendi martxa Arrasatera; Aizkorriko maldak zeharkatuko dituzte Urkulu urtegitik barna Bedoñara heldu arte. Fagor Elektronikako biribilgunean egingo diete ongietorria, eta handik, kalejiran herrian sartuko dira.

19:00etan ekitaldia egingo dute seguruenik Biteri plazan. Bertsolariak egongo dira bertan, eta ibarreko kultur eta kirol munduko ordezkariek testu bat irakurriko dute. 21:00etan bestalde, bertso- afari herrikoia egingo dute. Afarira joateko, aurrez erosi beharko dira sarrerak, Basati tabernan 12 euroren truke.

Momentuz, herriko ia 30 kirol talde, kultur elkarte, alderdi politiko eta  talde eragilek egin dute bat mendi martxarekin, eta antolatzaileek herritarrak animatu gura izan dituzte ekitaldiotan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak