Musakolako jaietan Urrezko Astakiloa jasotzea pozgarria izan zen Al-Andalus elkartearendako. Rafael Gomez presidenteak honakoa adierazi du: "Ez genuen saria espero baina bide onetik goazela ziurtatzeko balio izan digu". Gomezek dioenez, Andaluziaren enbaxadoreak dira hemen, baina baita Euskal Herriko enbaxadoreak Andaluzian. Finean, Arrasaten integratzeko ahalegin berezia egin dute.
Orain arteko ekitaldiak arrakastatsuak izan dira. Baina oraindik badago zer egin: gaur bazkideek osatutako taldeen arteko Play-back lehiaketa, zapatuan afaria, eta domekan Alegria de la Sierra eta Sueños de Andalucia taldeen kontzertua.