Ohorezko aurreskua eta lore eskaintza egin diote astelehenean hil zen Joxepa Arregiri. Jon Maia eta Jokin Labaien bertsolariek bertso sorta bat abestu dute, eta Ines Osinaga Gose taldeko abeslariak ere doinu bat abestu du Arregiren omenez. Etxerat elkarteko ordezkariek ere hartu dute hitza, elkarteko ohorezko lehendakari ohiak euskal preso politikoen kolektiboaren alde egindako lana goraipatuz. Txalo zaparrada batekin amaitu da ekitaldia.
Joxepa Arregi Jesus Mari Zabarte euskal preso politikoaren ama zen. Semea ez da gaurko hileta elizkizunean izan.